Ez, ez da broma. Espainiako Polizia Joaquin Reyes aktorearengana hurbildu da, hau atxilotzeko asmoarekin. Izan ere, bizilagun batek abisatu du polizia, eta behin bertara hurbilduta, aktorea zela egiaztatu dute.

Albiste honen ostean, ez ohiko asanblada egin dute Aramaion. 200 lagun bildu dira herriko bertsolari kuttunetarikoa babesteko (Beno, horretaz gain euskara teknikaria da Agirre).

Momentuz ez dute neurri zorrotzik hartuko. Polizia agertuz gero, herritar batzuek Pugidemonten kareta jarriko dute, Manex Agirrerena besteek. Zaila izango dute poliziek.

Araba Tomorrow-eko jendilajeari lapurtua, Creative Commons lizentziari esker.