Berriki aurkeztu zuten EITBren estilo-liburuak aldaketa nabarmenak izango ditu bigarren edizioan, Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiaren inguruko ustelkeria kasuarekin lotuta. EITBko  arduradunen ustez, auzi horretako “akusatuen errugabetasun presuntzioa babesteko”, ezinbestekoa da haien izenen ordez beste batzuk erabiltzea. “Alfredo de Miguel” esan ordez, beraz, EITBko kazetariek “patata” esan beharko dute. “Aitor Telleria” izenaren partez “txitxiki” esango dute informatiboetako kazetariek eta “Koldo Ochandiano” ordez, berriz, “Velimir Perasovic”. Horrelako neurriak De Miguel auziaren epaiketarako bakarrik hartzea susmagarria ez ote den galdetuta, EITBko arduradunek erantzun dute “ez dela De Miguel auzia, patata auzia baizik”.