Asmadun atleta gehien dituen kirolak asmatu du modua ziklista oro baldintza berean-edo lehiatzeko: ziklista eta gamelua medikua batera aritzea, baita bizikleta gainean ere.

Froomek eman duen positiboak tramiteak azeleratu ditu eta denboraldi honetan jarriko da indarrean: txirrindulariak ez dira gehiago banakako bizikletetan joango, tandemetan baizik, eurak aurrean, eta bakoitzaren medikua atzean. “Lehiaren gozoa dastatu nahi dugu guk ere”, azaldu digu Epoz Lepo mediku-fundazioko kide Xabin Parrillak: “Podiumera igotzea merezi dugu, ziklistek eurek baino gehiago ziurrenik, gure lana oso esker txarrekoa da eta guk ere (animo) txute bat merezi dugu”.