Bertsolaritzaren eragina osasun publikoan txostena argitaratu du mediku-talde batek eta kezka agertu du BECeko finalean izan zirenek jaso zuten azukre-gaindosiarekin: “Ohiko sakarosa maila halako hamar antzeman dugu bertsolariei, euskarari eta herri honi buruzko bertso eta iruzkinetan. Diabetikoentzat oso arriskutsua da hori”, azaldu dute. Gainera, ohartarazi dute finalean ez zutela Jon Maiak, Jon Martinek eta Alaia Martinek kantatu “bestela honezkero azukre-intoxikazioaz hizketan ariko ginen”, medikuen iritziz.

Bestalde, Bertsozale Elkarteak iragarri du Euskal Herriko Gozozaleen Elkargoa izango dela hurrengo txapelketako esponsor nagusia. Bertsolariek saio bakoitzean Ezkontzen zaigula pastelero doinuarekin kantatu beharko dute, sinatu duten hitzarmenaren arabera.