Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile bihurtu ostean, Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari nagusi izateko. Ardura berria hartzeko gogoz agertu da Rodriguez Beranduegiri esklusiban egindako adierazpenetan: “Oso gogor entrenatu naiz Lider Handiaren antza izateko eta uste dut ordezkatu dezakedala inork diferentzia nabaritu gabe”, esplikatu du. Bera geratu da Otegiren imitatzaileen I. Txapelketa Nazionaleko lehen postuan, baina aitortu duenez, “egikaritu” hitza noiz eta nola erabili pixka bat hobetu behar du oraindik. Sortuko iturriek esplikatu dutenez, hurrengo hilabeteetan hasiko dira gainontzeko ezker abertzaleko kide historikoak ordezkatzeko kastinak eta Clint Eastwood interesatuta agertu da Rufi Etxeberriaren postuarekin.