“Gregorio Larrañaga Mañukorta-rena ez da teknikoki Mendebaldeko Euskalkia, berezko dialektoa baizik”, azaldu du Koldo Zuazo hizkuntzalari eta EHUko irakasleak. Mañukortera: euskal dialektologiaren azken erronka liburu berria argitaratu du Zuazok eta lan horren aurkezpenean egin ditu adierazpen polemiko hauek. Zuazoren ustez, bertsolari bizkaitarraren hizkeran badaude elementuak zuzenean konektatzen dutenak Mendebaldeko Euskalkiaren sorburuarekin, alegia, Arabarekin. “Ikertzen hasi nintzenean begi-bistakoa iruditu zitzaidan hori proto-bizkaiera moduko  bat zela, fenomeno erabat bakana gurean”, azaldu du Zuazok. Gaineratu duenez, inoiz ez du hain ondo pasa ikertzen ari den hiztun batekin.