Polemika eragin du Irungo EAJren egoitzako balkoian zenbait pertsona alarde parekideari bizkarra ematen agertzen ziren argazki batek. Alabaina, Joseba Behekoetxeak Twitterren demostratu duen moduan, benetako argazkia manipulatu zuten errealitatea desitxuratuz. Argazki originalean ikusten denez, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eskuak gorritu arte txaloka aritu zen eta jeltzaleen iturri fidagarri samarrek diotenez, bere doblea bidali zuen Enkarterrira, egun horretarako programatuta zeukan ekitaldi ofizialera. Ahalik eta objektibotasun handienaz informatzeko daukagun bokazioari erantzunez, Beranduegin beharrezkoa iruditu zaigu benetako argazkia erreproduzitzea, irudi batek ezin baitu estali EAJk azken 20 urteetan egin duen lana emakumeek desfilean parte hartzearen alde aurka.