Eusko Jaurlaritzak auzolanaren aldarriari eutsiko dio bere logo korporatiboetan. Euzkotar exekutiboko bozeramaile gatz eta piperdun batek barreari nola edo hala eutsiz esplikatu duenez, denok gara beharrezkoak Euskadik aurrera egin dezan: “Miseria baten truke trenbidea egiten duen langile portugaldarra, lurra espropiatu dioten baserritarra, hilero milaka euro patrikara eramaten dituen sailburua…; ñabardura txikien gainetik, elkarlana da indartsu egiten gaituena”.
“Jaurlaritzako kideok argi daukagu bidea”, gaineratu du gizaseme jatorrak, “Euskadiren alde borrokatu behar gara, borrokatu egingo gara; defendatu egin behar badugu, defendatu egingo dugu; eta herria eraikitzeko pikotxa eta pala guk geuk hartu behar baditugu, ba… hitz egingo dugu”.