Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso larritzat jo du herrialdeko euskara planeko bost artikulu bertan behera uzten dituen EAEko Auzitegi Nagusiko sententzia. “Langileen erdia Hernaniko San Joanetan ditugu eta beste erdia oporretan pentsatzen, has zaitez orain helegiteekin eta ostiekin”, kexatu da diputazioko kontu juridikoetako arduradun Miren Agurne Txostenegi; “hala ere profesionaltasun osoz beteko dugu geure eginkizuna kubata eta kubata artean”, iragarri du.

Mihi gaiztoen esanetan Aldundiak ez du berebiziko ahaleginik egingo EH Bilduren agintepean ezarri zen plana defendatzeko, baina funtsik gabeko zurrumurruak besterik ez dira eta abar.