Alarma sortu da hiru triatleta, Ibaizabalen igeri egin ostean, izen arraroko infekzio gaizto batekin kutsatu direla jakindakoan, baina Bilboko Udalak giroa baretu nahi izan du, zentzu komuneko pare bat azalpen emanez: “Berretsi egiten dugu itsasadarraren egoerak ez duela inolako zerikusirik Athleticek gabarra ateratzen zuen garai loriatsukoarekin alderatuta, gure alderdi… barka, administrazioak egindako txukunketa lan modernoei esker”, adierazi du Itsasadarraren Garbitasunerako zinegotzi Ibai Urberuaga Txankletegik, “baina aizue, zenbat aldiz esan behar dugu bainatzekotan ura ez irensteko?”.
Gaixotutako hiru kirolariak hiriburuko erietxe batean artatzen ari dira, aspirina, kalimotxoa eta Bilboko Ura konbinatzen dituen tratamendu baten bidez. Lehenbailehen alta ematea espero dute, oheak libratu behar dira eta