Mariano Rajoyk Espainiako presidenteak gauzak nolakoak diren esplikatu digu berriro pertsona arruntoi, Portugalen dozenaka hildako (respect) eragin duen sutea dela eta. “Katalan separatista horiek hobe lukete Portugalgo adibidea aintzat hartu”, esan du Rajoy handiak, “beren kabuz ibiltzea erabaki zutenetik begira nola dabiltzan, hondamendiz hondamendi; ze ez da sute hau bakarrik izan, ez, hiriburua ere guztiz suntsitu zitzaien [papera irakurtzen] ixa-uve-i-i-i mendean, lurrikara batean edo”.

“Eta gauza bera adierazi nahi diet euskal independentistei”, esatekotan egon da Rajoy, baina aholkulari batek ohartarazi dio ez duela zertan Euskal Herriaz kezkatu.