Beranduegi kalera atera da euskal herritarren iritzia jasotzera, eta emaitza argia izan da oso: jendearen kutuna orain Maya da, Maiaren ordez. Espainiako dantzaren Max Sarien emanaldian Gernikako bonbardaketaz akordatu eta euskara aldarrikatu zuen dantzari errenteriarrak, eta txoko bat bereganatu zuen abertzale zintzo guztion bihotzetan. Gainera, bertsolaria baino lirainagoa da eta gorago altxatzen ditu hanka biak. Hori bai, abizenaren grafia euskalduntzea baztertu du oraingoz: “Ni y grekoarekin pozik. Ikusi besterik ez dago Paya/Paia anaietan zein egiten ari den ibilbide oparoagoa”.