Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak berriz esan du hilean 650 euro aski direla “bizimodu duina” egiteko. Egin dizkioten kritikei erantzunez, argudio ekonomikoak jarri ditu mahai gainean: “Bigarren eskuko Louis Vuitton poltsak eros daitezke Wallapopen prezio horretan, beraz ez etorri niri esaten diru gutxi dela”. Artolazabalek aukera baliatu du aholkuak emateko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten emakumeei. Baliabideak optimizatzea da gakoa sailburuaren ustez: “Ematen dizuegun dirutzaren parte bat gorde arropatarako, igual Lanbidera hain zarpail joaten ez bazarete probetxuzko gizonen bat hurbilduko zaizue”, azaldu du. Prentsaurrekoa bukatu ostean, “cause we are living in material world and I am a material girl” kantatuz eta koreografia bat eginez irten da aretotik.