“Pakete hutsak dira, ez dute estadio bat merezi hirian”, esaldia harrapatu zioten kamerek Gorka Urtaran Gasteizko alkateari joan den larunbatean Espainiako Kopako finalean Alavesek Bartzelonaren kontra galdu ondoren. Momentuko haserrea zirudien, baina aste honetan iragarri du erabakia: Mendizorrotza eraisteko plana eskatu dio Ensanche 21 elkarteari. “Helburua estadioa botatzea da, ekologikoagoa izango den futbol zelai bat eraikitzeko”, azaldu du alkateak. Oposizioa ez da ados agertu. “Bota egingo dut, oso erotuta nago!”, erantzun die alkateak, dinamita-gerriko bat erakutsiz. Momentu horretan Beranduegiren kronistak ihes egin du udaletxetik eta ezin dizuegu kontatu une honetan zein den egoera.