Frantziako hauteskundeen emaitza ezagutu eta berehala, EAJk adierazi du “adostasunaren eta akordioaren bidea” landuko dutela Emmanuel Macronekin. “Gure eskaintza zabala da”, azaldu dute iturri jeltzaleek, “badakigu aurrekontuak onartzen, komisio handiegiak ez eskatzen eta Eliseoa garbitzeko norbait beharko balitz ere, aurkituko genuke nor azpi-kontratatu”. Ipar Euskal Herrian ia ordezkaririk ez edukitzeak paktua baldintzatuko ote duen galdetuta, EAJko iturriek ezetz diote: “Aber, EAJ garela, asmatuko dugu nola konpondu kontu hori”. Oraindik ez dute Macronen erantzunik jaso, baina Sabin Etxean lasai daude: “Gaztea da eta parranda egitea gustatzen zaio. Ikasiko du. Irakatsiko diogu”.