Bilboko Plaza Berrian zegoen pertsona bati eraso egin zion neonazi sevillarraren bideoa zabaldu duten pertsonak ikertuko ditu Ertzaintzak. “Gizarajoa, bere ezintasun mentalarekin nahikoa ez eta orain espektakulu hau”, esplikatu du Ertzaintzako iturri batek: “Guztiok dakigu neonaziek jaiotzetiko defektu bat dutela garunean, bizi osoan horrelakoak izatera derrigortuko dituena. Ez dute beraiek aukeratu, gauza horiek tokatu egiten dira. Zer kontatuko diguzu guri, ertzainoi”. Ikerketako iturriek nabarmendu dutenez, neonazia Betis zalea izateak are larriago bihurtzen du jasan duen laido publikoa: “Nekez edukiko du zorte txarragorik pertsona batek”. Bestalde, baieztatu dute neonaziak Bilbon galdu zuen neurona aurkitu dutela jada, Zazpikaleetako taberna bateko komunean.