Marine Le Pen super-eskuineko hautagaiak lortu du Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian lehiatzeko txartela, eta horri esker badakigu Hollanderen oinordekoa  Emmanuel Macron zentro komertzialeko hautagaia izanen dela. Kanpoan geratu da François Fillon besterik gabe eskuinekoak. Analistak bat datoz: “Garrantzitsuena da aukera desberdin asko izatea, demokrazia indartzen du horrek. Ea hurrengorako…”.

Bestalde, Les Republicans bai PS harremanean jarri dira jada EAJrekin, Ez ustekaberik ez ostiarik: nola irabazi hauteskundeak beti jeltzaleen ikastaro ospetsuan izena emateko zer egin behar den galdezka.