“Egun normal bat” izanen dela azaldu dute antolatzaileek eta herritarrei eskatu diete etxean gelditzeko, ahal dela, telebista ikusten eta poltsako patatak jaten, zangartean hazka egin bitartean. “Joan den asteburuan Baionan ETAren armagabetzean parte hartu ondoren, gero Iruñean Korrikaren amaieran, eta etxera bueltan Hokin Maskaradak ikusita, euskal jendarteak ahalegin handiegia egin duela iruditzen zaigu, aski da!”, esplikatu dute. Ostiral ez-historikoa ospatzeko, elektrotxarangak eta joaldunak debekatuko dira; bazkariak gehienez lau pertsonako taldeetan egin beharko dira herri-bazkariak ez direla ziurtatzeko; eta hitzaldi bera eguzkitan lau hizkuntzatan emateko asmoa duen oro Siberiara deportatua izanen da.