“Ez zaizkizue gure leloak gustatzen? Ederto ba, Jainkoaren laguntzaz zuzendaritza talde osoa aldatuko dugu”, adierazi du Hazte Oír fundazioak agiri batean. Hala, “Zakila bazara, ez zara alua, eta alua bazara Hazte Oír-ekoa izan zaitezke” kanpaina martxan jarri dute, bihotz oneko jendea erakundean parte hartzera animatzeko. “Hankartean dutenaz zalantzati dabiltzanak ere besoak zabalik hartuko ditugu, geuk erakutsiko diegu-eta egiaren bidea”, gay-tu dute. Ui, barkatu…