Alderdi jeltzaleak kudeaketarako dituen dohainak eta berezko sen ona goraipatzen ez dituen albiste bat kaleratu du Deia-k otsailaren 5eko edizioan. Egunkariko zuzendaritzak honako esplikaziñoia emon dau ustekabeko jazoeraz: “Tira, ez da hainbesterako, askok leporatzen digute Euzkadira garapena eta hazkundea berriro ekarri dituen Jaurlaritza bikain honen alde ari garela beti, baina mihi gaiztoak baino ez dira”. Halere, konfidente batek jakinarazi digunez, bekadun baten hutsegiteak eragin zuen ezbeharra: “Sinetsi egidazue: delako albistea ez da izan egun horretan Deia-k kaleratu duen gauza bakarra”. Egunkariko praktika aldia behar baino lehen amaitu eta gero, EGIn hartu dute 36 urteko gaztea.

Aditu batzuen aburuz, ordea, gertakaria ez da hain ohiz  kanpokoa: “Behin batean EH Bildu izena inon ageri ez zen azala kaleratu zuen Gara-k”, azaldu digu Miren Deontogracias espezialista porrokatuak, baina gero ez du esandakoa dokumentalki frogatu eta ez dakigu ba…