PISA azterketan inoizko emaitzarik kaxkarrenak lortu dituzte EAEko ikasleek, eta horrek kezka eragin die Eusko Jaurlaritzan pentsatzeagatik kobratzen dutenei. “Probaren emaitza txarrak ikusita di-da jarri ginen lanean eta dozenaka adituren lanari esker badugu irtenbidea”, azaldu digu Marimaistra Arbelenea Hezkuntza Saileko kideak. “Konplexua da baina ea ondo ulertzeko moduan azaltzen dudan”, adierazi du Arbeleneak; “potrojorran ibili beharrean, ikasleek gehiago ikastea da gakoa”.

Jaurlaritzako iturrien arabera, Europa osoko adituek interesa agertu dute dagoeneko sistema berriaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko. “Hainbeste hamarkada hezkuntza hobetzeko
ahaleginean eta hara non euskaldunek zuten errezeta magikoa”, esan du izena hemen kabitzen ez zaion finlandiar batek.