Txantxangurroaren kanpainak izan duen arrakastak hauspotuta, euskaraz hasi eta bigarren esaldirako gaztelaniara pasatzen den espezie inbaditzaileari zuzendutako ekimena abiatu du  Jaurlatxirlak: “Euskararen oilobustia”. Euskaraz luze solasteko gai ez diren ugaztunek paparrean eraman ahal izango dute “MokoPabo” izeneko oiloaren txapa. Berdin merkatari, funtzionario edota politikariek, argi uzteko alperrik hasiko garela haiekin euskaraz, konturatzerako Anasagastiren hizkuntzari helduko diotelako. Herritarrak animatu aldera, Urrezko Arrautza Saria emango du Jaurlaritzak E –de español– Egunean.