François Fillon nagusitu da Frantziako eskuineko muturraren zentroko alderdi sozialistaren hauteskunde primarioetan. Presidente izateko lehian arerio izango ditu Marine Le Pen ezker-eskuineko kontserbadore eta liberal tradizionala eta François Hollande edo Manuel Valls edo eskuin-errepublikar koalizioko primarioak irabaziko dituen beste hautagairen bat, Antoine Griezmann eskuin-aurrerakoia edo Paco Rabanne pibote-eskuina esaterako. Juppé, Sarkozy, Depardieu, D’Artagnan… UMP zeneko eskuin-demokristau asko geratu da presidentetzarako lasterketatik kanpo. Bai, nahasmena ikaragarria da, horregatik hautatuko dute presidentea dona dona cantona bidez. Azken batean, emaitza jakina da: zentroak irabaziko du… zentro komertzialak.