Etxepareren Habanako lektorea izango dela publiko egin ostean, Sarrionandia Kuban zegoela zekiten euskaldunek ospatu egingo dute aurrerantzean sekretua gordetzearen pisurik gabe bizi ahalko direla. BECen bazkaria antolatu dute horretarako eta dagoeneko 10.000 txartel saldu dira. Menua: 1. Platera: Hezurrezko xirulak; 2. platera: kurloiak saltsan edo moro txuletak behe-laino artean. Postretarako: Lagun Izoztuen sorbetea. Zitroi ura izango da edateko. Bestalde, bazkaritik harago, sekretua ezagutzen zutenek klub bat antolatzeko asmoa dute, Superbat klubaren bazkide errekorra gainditzearen plazer hutsagatik.