EHUko botanikari talde batek argitu berri duenez, behin gerturatuta urrutiko intxaurrak ez dira lau, betidanik kristoguztiak pentsatu duen bezala, hiru baizik.  “Ez da erraza izan ondorio horretara iristea”, azaldu du ikertaldeko zuzendari Edorta Mariezkurrenak, “tira, izatez ez da erraza izan intxaurretara iristea, oso urruti zeuden eta”. Aurkikuntzak nazioarteko zientzia komunitatea aztoratu du, eta NASAk berak iragarri du esku artean zituen proiektu guztiak bertan behera utziko dituela enigma argitu bitartean.