68ko arima berreskuratu nahi du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. “Debekatuta dago debekatzea” aldarrikatu dute jaun-andere txit ohoragarriek, karrikara irten eta askatasunaren alde poliziari aurre egiten zioten garaian bezala. “Nazionalistek dena debekatu nahi digute-eta!”. Hasteko, bertan behera utzi dute zezenketak debekatzen dituen Kataluniako legea, Espainiak kulturan dauzkan eskuduntzak zapaltzen dituelakoan. “Ez gara horretan geldituko; espainiar ohitura jatorren etsai guztiei oldartuko gatzaizkiekete”, ohartarazi dute. Hurrengo urratsa komisarietan tortura debekatzen duten lege absurdoak ezabatzea izango da. “Bazen garaia gure lan zintzoari aitortza egiteko”, adierazi du Amador Borraluze Egurrolak, Kulturarekin Konprometitutako Polizien Elkarteko presidenteak.

Ilaran zain daude dagoeneko udako jaietako erasotzaile matxistak.