Zumaiako edo inguruko 200 gizonezkoren bila aritu da Tronu Dema telesaileko casting zuzendari Michael Flysch. 1,78-1,95 metro artean behar dute izan, zuriak, sasoikoak, tatuajerik gabeak eta esperientzia militarra dutenak, ahal dela armada ofizial batean. Zumaiarren %99,9k baldintza guztiak betetzen zituen, salbu eta sasoiko egotearena. “Total, bospasei kilotxo sobra ditudalako bota naute atzera”, kexatu da Joxejoakin Zakutozabal, marianitoa eta kalamareak eskuetan. Pertsona bakarrak lortu du Flysch jaunaren oniritzia: Jon Maia itsasgizonak. Eta gehiago izan da bere hitz-jario ederrarekin limurtu duelako, baldintza guztiak bete izanagatik baino.

Castingera aurkeztutakoen erdia triste bueltatu da etxera, sexu-eszenetan parte hartu behar ez zutela jakindakoan.