Espainiako futbol ligarik gabeko asteburu luzeak ekarriko zien asperdurari aurre egiteko, dozenaka lagun bildu ziren joan den astean hitz joko fina egin eta Espainiako Vueltari Espainiara buelta dadin eskatzeko elkarretaratzeetan.

“Nazkatuta gaude! Nolatan Vueltaspaña Euskal Herrian? Hemendik igaro nahi badute, behintzat alda diezaiotela izena probari: Espainiako ETA Euskal Herriko Vuelta; hori hasteko!”, adierazi zuen segurtasunagatik izena ezkutuan gorde nahiago izan zuen gizon batek. Gure berriemaileak erredakziora itzuli eta baja luzea eskatu du, horren  erradikaltasun bortitzak ikaratuta.

Bestalde, nabarmena izan da Vueltak trafikoan izan duen eragina. Bereziki, substantzia dopatzaileenean.