“Urte askoan isilik egon gara, baina ezin genuen gehiago”, adierazi du Opor Luzeegiak Ditugu Eta Zer plataformako irakasle batek. Uztailetik aurrera langile arrunten partetik entzun behar izaten dituzten komentarioei aurre egiteko sortu dute mugimendua. “Jasangaitza bihurtzen ari da: ‘Hi bizi haiz hi, zerrikumea’ eta antzekoak egunero entzuten ditugu oporrak hartzen ditugunetik, psikologikoki oso gogorra da”, azaldu du. Kazetariek galdetu diete ea mobilizaziorik egingo duten. “Oraintxe ezin dizut esan, Rio de Janeiron harrapatzen nauzu, bueltan igual hitz egingo dugu gure artean. Oso gogorra da hau, benetan”.