“Dena txiste bat zen” aitortu du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. “Betidanik gustatu izan zait komedia eta horregatik jarri genuen martxan lan erreformaren kontu hau, grazia pixka bat eragiteko. Frantziako hiritarroi umorea falta zaigula leporatzen digutenei umore errepublikarra zer den azaldu nahi izan diegu”. Adierazpen harrigarrien ondoren kazetariek galdetu dute ea lan erreforma erretiratuko duten: “Kar, kar, kar, inola ere ez!” erantzun du Vallsek. “Bere antza dudan arren, oraindik ez naiz Mr. Bean. Nire bromek ez dute irri eginarazten!”.