Aragoiko telebista publikoak euskarazko katea martxan jarriko du laster. “Merkatu ikerketa egin dugu joan den astean UPNren egoitza parean bilduta zegoen jendetzaren artean eta ikusi dugu eskaintza arrakastatsua izango litzatekeela martxan jarriz gero”, azaldu du Aragon TVko bozeramaile batek. Aragoi Telebista negoziatzen ari da Asperekin eta Asegarcerekin, pilota partidak eskaini ahal izateko. “Asmoa euskaraz bakarrik emitituko duen telebista egitea denez, aztertu behar dugu nola azpititulatu dezakegun Juan Martinez de Irujo tantoa galdu eta juduen hizkeran arrosarioa errezitatzen hasten denean”. Gainerakoan, polemikarik ez dute nahi: “Eguraldi mapan, adibidez, kendu egingo dugu Jaca ez dezaten esan euskaldunen gauzak Nafarroan sartu nahi ditugunik”.