ARGIAko barne-diziplina lantaldeak Axier Lopez kazetaria zigortzea erabaki du, curriculumean gezurretan aritu zela baieztatu eta gero. “Lopezek euskal herritar peto-petoa zela sinetsarazi zigun, izenean ‘x’ jator hori eta guzti ipinita, eta hara non jakin dugun espainiarra dela”. ARGIAko iturri anonimo batek baieztatu duenez, lankideentzat mingarriena ez da izan Lopezen benetako izaera argitzea, beste hedabide baten bidez jakin izana baino.

Lopez bera gogoz saiatu da espainiartasuna egozten dion The Guardian-en albisteari ñabardura egiten, baina lankideek ez diote sinetsi: “Gure erreferentzietako bat da tabloide hori, ez zuten esango Axi… barkatu, Lopez espainiarra denik ondo kontrastatu gabe”.

Oraindik ez dute aditzera eman zenbatekoa izango den isuna, baina ARGIAko langileek, asanblada jatorrean bildurik, ordainketa beren gain hartu eta euren buruen aurkako helegitea aurkeztea deliberatu dute, pote bat hartzen joan aurretik.