Aymeric Laporte atzelariaren lesio larria Lezamako pasabide ilunetan egosten ari den konspirazio latz baten parte da, Beranduegik han infiltratuta duen masajistak argitu zigunez. Zuri-gorrien filosofia muturreraino eraman nahi dute: historian lehen aldiz bilbotarren hamaikakoan euskal hiztunak besterik ez aritzea. Planaren bigarren faseak Athleticen bizkaierazko hiztunak besterik ez egotea luke helburu. Realaren inguruan pozez hartuko zuketen zurrumurrua ordainketatxo irregular batzuen arazoa konpontzen lanpetuta ez baleude. Zelangura, konspiratzaileek Aduriz erretiratu arte itxarongo lukete bigarren fase horri ekiteko, 2037an edo.