Beranduegiren behaketa soziologikorako departamenduak Gazte Danbadari buruzko bi galdeketa egin ditu Euskal Herri osoko gazteak ordezkatzeko moduko lagina erabiliz. Helburua: Laudiora joango direnen motibazioak ezagutzea. Lehenbizi izen-abizenak emanda erantzuteko eskatu zaie gazteei eta emaitzak ikusita, ondorioztatu daiteke urte luzetarako militanteak ziurtatuta daudela Euskal Herri aske eta aurrerakoia eraikitzeko bidean. Gero anonimoki erantzuteko eskatu zaie. Eta ikerketaren ondorio nagusia da Danbada BUATXABAL PLANAZO BAT DELA.