Ezker abertzalean hizkera txosteneroa baztertzeko proposatu zuen Gotzon Elizburuk joan den ostiraleko Garan eta hautsak harrotu ditu, BERANDUEGIn jaso dugun komunikatu anonimoak erakusten duenez: “Aldebakartasunetik egindako adierazpen horren aurrean Euskal Herriari adierazi nahi diogu baldintza politikoak eta sozialak irmotasunez bermatu behar ditugula hizkera-eszenario berri bat eraikitzen hasi aurretik, afera hori egikaritzeko ezinbestekoa delarik bloke herritar bat aktibatzea, non saretuko diren parametro linguistikoetan eta akademikoetan egindako ekarpenak. Iraultza terminologiko bat dugu xede eta azken bururaino eramateko konpromisoa eta prestutasuna. Guzti hori kontuan hartuta, ez gaude etsaiaren hitz lauak erabiltzeko prest, hori proposatzen duen militante oro etsaitzat hartuko dugularik. BARROKOA DA BIDE BAKARRA”.