2498_54-01

“Ia oposizio guztia bi kontainer hauetan sartu diagu”, azaldu du prentsaurrekoaren ondoren Zumaiako alkateak.

Arrasate eta Zumaiako kaleetan kartelak jartzeko aukerak asko murriztu dituzte txukuntasunaren izenean. Orain, bi herri horietako udalek hurrengo urratsak iragarri dituzte: itxura “garbia” ez duten pertsonak hondakin organikoen kubora botatzeko kanpaina abian jarriko dute. “Koloreak ondo konbinatzen ez dituztenak, ilean txurroak dauzkatenak eta ‘borroka’ itxura duten guztiak kuboetan jasotzea da xedea”, egitasmoa aurkeztean azaldu dutenez. Bilketa eraginkorragoa egiteko atez ateko sistema kontuan hartu ote duten galdetuta, bi udaletako ordezkariek gurutze bana atera eta “vade retro Satanas!” erantzutera mugatu dira.