antitetatinaTetatina izeneko gaitza (neskei pegatinak jartzeko aitzakian titia ukitzea) gaitz oso zabaldua da Gasteizen, bereziki jaietan. Gaixotasunari aurre egiteko txertoa aurkitu dutela jakinarazi dute hiriko emakumeek: anti-tetatina. Aipatutako txertoa, gaixotasuna sendatzeko ariketa sinple bezain eraginkorra da: pegatina jarri nahian hurbiltzen den mutilari bi hanken artean zintzilik dauzkan masa bigunetan kolpe lehor eta zuzen bat ematea. “Txertoa eraginkorra izateko, komeni da ‘krak!’ entzun arte ariketa errepikatzea. Ez kezkatu tetatinarekin datorrenaren galtzak odolez zikintzen badira, anti-tetatina funtzionatzen ari den seinale argiena hori da hain zuzen”, azaldu dute botika aurkitu duten zientzialariek. Beste herri eta hirietan zabalduta dauden gaixotasun kutsakorren kontra ere erabili ahal izango da, hala nola, babositisaren eta piropismolerdekariaren kontra.