Mozorroarekin beti bezala azken orduan? Arzalluz erretiratu zenetik ez duzu parodiatzea merezi duen politikaririk ikusten? Maradonaz janztea modaz pasatuta dagoela iruditzen zaizu? Lasai, BERANDUEGIk dauka soluzioa, politika, futbola eta aktualitateanahasiz aurten zure lagunak harrituko dituen zerbait jantzi dezazun. Inauterietan, Iñigo Grisman da zure mozorroa (EAEko markoan betiere), gure lehendakariaren izaera grisak jogobonito pixka bat ere eman baitezake, zer arraio.