Katalunian gertatzen denari begira bizi zara inbidiak jota? Iñigo Urkullu ikuste hutsak siestarako gogoa pizten dizu? Hasier Arraizen hitz-aspertua hiru polboroi ogi tartean baino lehorrago egiten zaizu? Ez kezkatu, Beranduegik badu konponbide egokia zuretzat. Euskal KUP (Kamikaze Ulerkor Pantumakazaleak) alderdi berriaren zerrendaburua Euskal Herriko egoera politikoa ezker-eskuin egurtzera dator: Anna Gabirel