Normalean baino egun bi lehenago banatu dituzte loteriaren sariak 18 urtetik gorako Espainia osoko, barka, Espainiako Estatu osoko haurrek. Euskal Herrian ere izan da saririk: lau urtez poltrona ezin erosoagoetan esertzeko aukera izango dute 23 euskal herritarrek. Batzuk kexatu dira saria jasotzera Madrilera joan beharko dutelako baina hemiziklo batean zirkuko numeritoak egiteko aukera ere sariaren parte dela jakin dutenean albo batera utzi dituzte abertzalekeria horiek.