Joan den asteartean Lasarte-Oriako PSEko zenbait zinegotzi ospitaleratu zituzten koherentzia gaindosi baten erruz. Udalbatzan hondakinei buruz hitz egin ondoren gertatu zen: sozialistek zaborren errausketa babestu zuten EAJ eta PPrekin batera. Minutu batzuk geroago, beste mozio bat aurkeztu zuten errauskailua Zubietan eraikitzearen kontra. “Badakit zaila dela gure jarrera ulertzea”, azaldu du zinegotzietako batek ospitaletik irtetean, “baina sinetsidazue, gu ere ahalegin handia egiten ari gara eta lortzeko zorian gaudela uste dut”.