CUPek Kataluniako president izateko jarri dizkion trabekin nazkatuta, buruzagi convergenteak gainezka egin du. “Akabo”, adierazi die bere aholkulari, idazkari eta maiordomoei, “Euzkadira
noa, han baloratuko naute behar den bezala”. EH Bildu koalizioak txalotu egin du Masen “erabakimen eta prestutasuna”. Negoziazioak aurreratuta daude 2016ko hauteskundeetan EH Bildu-Mas aliantza aurkezteko. Ezker abertzaleak egin dituen kontzesio bakarrak Masi %3ko komisio batzuk onartzea eta 100 birjinekin lehen gaueko eskubidea praktikatu ahal izatea dira. “Ez dugu ulertzen CUPek nola egin dion uko gudari honi”, azaldu dute koalizioko iturriek.