Gazako sarraskia urtebeteren ostean

Israelgo historia odoltsuan bere leku propioa eskuratu du uztailaren 8ak. Orain dela urtebete, ehunka tona lehergai erortzen hasi ziren munduko kartzelarik handienean. Mendebaldeko “gobernu demokratikoen” aterpean, inpunitatearen aparretan goxo, Israelek Gaza suntsitu zuen, beste behin ere.

*Infografia inprimatzeko moduko kalitatean deskargatu: gaza-urtebete-infografia.jpg

David Segarra kazetariak dioen moduan “gure zibilizazio modernoaren sistema politiko-ekonomikoak egunero 100.000 lagun gosez hiltzen baditu, zergatik hitz egin Palestinaz?” Beste askoren artean, arrazoi batengatik gutxienez. Mendebaldeko demokrazia kapitalistaren eredua erlijioarekin nahastean, bizi gaituen sistema, lotsarik gabe, bere gogortasun osoan erakusten digulako Israelek Palestinan. Gizakiaren itsukeria noraino hel daitekeen ispilu ederra da gobernu sionista. Eta, harri berarekin berriz laprast ez egiteko, urtebete pasatuta ere ezin dugu ahaztu:

  • 2.251 palestinar hil zituzten, horietarik 1.462 zibilak eta 551 umeak ziren.
  • 11.231 palestinar zauritu zituzten, horietako 3.436 umeak ziren. Zaurituen %10ek bizitza osorako ezgaitasun fisikoa dute.
  • 1.500 ume palestinar aitarik, amarik edo gurasorik gabe utzi zituen Israelgo Armadak.
  • 142 familia palestinarrek hiru senide edo gehiago galdu dute eraso berean, orotara 742 hildako osatuz.
  • 18.000 etxebizitza erabat edo zatika suntsitu zituzten.
  • 73 osasun zentro eta anbulantzia andana kaltetu zituzten.
  • Erasoen bortitzenean, barne mailako desplazatuen kopurua 500.000koa izan zen, Gazako biztanleriaren %28.
  • Uztailaren 7 eta abuztuaren 26 artean, Israelgo Armadak 6.000 aire eraso baino gehiago egin zituen Gazan, horietako gehienetan bizitegi-guneak kaltetuz.
  • NBEren Batzordeak Gazako 15 bizitegi-guneren aurkako erasoak ikertu zituen, horietan 216 palestinar hil zituzten, horietarik 115 umeak ziren.
  • Israelgo Armadaren datuen arabera, 5.000 tona munizio erabiltzeko moduan prestatu zituen.
  • Israelgo tankeek 14.500 bonba jaurti zituzten eta 35.000 artileria-pieza, Israelgo Defentsa Ministerioaren arabera.
  • Israelgo armadako 67 soldatu hil zituzten eta 6 zibil israeldar.
  • 2014ko uztailaren 7 eta abuztuaren 26 artean, Palestinako indar armatuek 4.881 misil eta 1.753 mortero jaurti zituzten.
  • Datu guztiak OCHAren webgunean daude.

Amnesty Internationalek ondorengo mapa interaktiboa sortu du. 2014ko erasoaldian Israelgo Armadaren 2.500 bonbardaketak aztertu dituzte:

Iruzkin bat - “Gazako sarraskia urtebeteren ostean”

  1. Pingback: Israelen okupazioaren gainetik salto | :: begizta.net ::

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.