Zer da zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituen TTIP hori?

Axier Lopez
0

Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoa da TTIP (Transatlantic Trade Investment Partnership). Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak. Ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita.
Potentzia ekonomiko eta politiko berriak sortzen ari dira munduan. Horiei, eta gehien bat Txinari, aurre egiteko tresna gisa sortu dute TIPPa AEBek eta EBk. Lehen mundua delakoaren protagonismoa berreskuratzeko gainerako potentziei komertzio-gerra bat piztea da asmoa, EB eta AEBetatik kanpoko produktuei mugak ezarriz eta barne produktuen ekoizpena eta errentagarritasun ekonomikoa handituz. Itun berria, errezeta zaharrekin hornitua. Multinazionalen arteko akordioaz filtratzen ari den informazioa ondo ezagutzen dugu herritarrok: Nola handitzen dira enpres(ari)en mozkinak? Langileen eskubideak murriztuta.
Itunaren iluntasuna salatzeko hamaika ekimen antolatzen ari da mundu osoan. Bideo hau kanpaina horren barruan sortu du ATTAC taldeak (Transakzio finantzarioak zergapetzeko eta hiritarren ekintzarako elkartea). Euskaratzea ARGIAk egin du. TIPP-ari buruzko (edo TAFTA Frantziako Estatuan) informazio guztia helbide honetan biltzen ari gara: www.argia.eus/ttiptafta
Espainiako Estatuko “No al TTIP” kanpainak ere sareratu du azalpen bideo bat:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA