#pressingCUP –Kataluniako ezker independentistaren erronkei begira–

Ordezkaritza hirukoiztu du Kataluniako CUPek. Gorakada horrek prozesu independentistan giltza izateko ardura ekarri dio, eta erantzunkizunekin batera, tamainako erronkak eta presioak ere bai. Info7ko Kalegorrian saioan asteartean gai horri tiraka sortutako hainbat bururapen jarraian.

Segi irakurtzen

Nola abortatu kartzelara joan gabe?

Txileko diktadura odoltsua azkenetan zela, 1989an, abortua –baldintza eta kasu guztietan– debekatu zuen Augusto Pinochet Ugartek. Lege horrek bere horretan jarraitu du gaurko egunera arte. Txiletarren gehiengoa ez dago ados eta legea moldatzearen aldeko jarrera hori probestu du Miles taldeak munduari buelta eman dion kanpaina bat abiatzeko. Abortatzeko eskubidearen urraketaren ondorioz, legeak krimentzat hartzen ez dituen abortu bakarrak istripuz izandakoak direla salatu dute. Segi irakurtzen

Herri komunikabideak: militantzia eta profesionaltasuna

Madrilgo Diagonaleko Pablo Elorduy eta Kataluniako La Directako Ferran Domenech kazetariek hitzaldi bira txikia –Gasteiz, Santurtzi, Iruñea– egin dute gurean. Herri kazetaritzaz duten ikuspegia bertoko zenbait esperientziarekin partekatu dute. Sintonia eta elkar-ezagutza handia dagoela proiektuen artean argi geratu zen Gasteizko gaztetxean, Topatuko Iraitz Salegi eta Ahotsako Angel Llamas ‘Pitu’rekin batera emandako hitzaldian. Ideia esanguratsuenak bildu ditugu. Segi irakurtzen

Ongi etorri Mozal Legea!

“Kazetaria naizela, nire lana besterik ez naizela egiten ari!”. “Que sí, que sí, lo que tu quieras, eso se lo cuentas a mi compañero ahí fuera” oihuka erantzun dit ertzainburuak, bultzatzen nauen bitartean, urduri. Segi irakurtzen

¡Que soy periodista!

Espainiako poliziak kazetariekin izandako gehiegikerien bilduma egin du Ruan Ramon Robles kazetariak, Amnistia Internacional taldearentzat egindako bideoan. Lander Arbelaitz lankideak Donostiako Askegunean ezagun egin zuen “Que soy periodista!” behin baino gehiagotan oihukatu behar izan dute kazetariek Madrilen ere azken urteotan. Ugalduko diren irudi eta oihuak, Espainiako Gobernuaren Herritarren Segurtasunerako Legea indarrean sartuz gero. Segi irakurtzen

Pobreziaren sasiak errotik erauzi

Pobreziaren aurkako nazioarteko egunaren harira luze berba egiteko aukera izan dugu LAB sindikatuko kide Sonia Gonzalez eta biok Info7 irratian. Ondorengo audioan dago tertulia guztia entzungai. Behean solasaldian aipatutako zenbat datu eta gogoeta.
Segi irakurtzen

Israelen sarraskia justifikatzeko argudioen dekalogoa

236 ume hil berri dituen herrialde baten izen ona garbitzea ez da lan erraza. Israelgo armadaren eledunek argudioen sorkuntza bonben jarioaren maila berean mantentzen badute ere, Israelgo gobernuak oraingoan oso zail jarri die lana sionismoaren ohiko lagunei. Saiatu ez direnik ezin uka, ordea. Sare sozialei begiratu azkar bat ematea besterik ez dago ikusteko Israelek baduela jarraitzaile multzo garrantzitsu bat. Egiten dutena egiten dutela, justifikatzeko prest agertzen den jendea dago, baita Euskal Herrian ere. Ikus dezagun, eztabaidaezinak diren argudio erlijiosoak alde batera utzita, zeintzuk diren sionismoaren ekintzak zuritzeko argudio nagusiak gure artean. Segi irakurtzen

Hemen ez da ezer aldatu (Informatzaileak hala eskatuta)

Alde bakartasunaren estrategia ezker abertzaleak bere gain hartzen badu ere, praktikan, momentuz, Espainiako Estatua gailendu zaio. Atzoko 8 atxiloketa eta gaur arte luzatzen ari diren miaketak garaipen honen azken frogak dira. Iraganeko lokatzean belaunetaraino sartua dago Espainiako Estatua. Eta Estatua diot, PP eta PSOE esatea motz geratzea litzatekeelako, Estatu mailako afera batez ari garelako. Segi irakurtzen

Xabier Kalparsoro, 20 urteko zauri iluna

Zumaiarrek Txato eta militante-kideek Anuk deitzen zioten. Xabier Kalparsoro Golmaio 26 urteko gaztea poliziaren eskuetan hil zela, 20 urte bete dira gaurko egunez. Haren heriotza ilunaren atzean urteak beste zalantza dira. Egiaz, kontakizunaz eta zoru etikoaz mintzo den herri honetan osatu gabeko zaurien kate luzearen beste adabegi bat.

Segi irakurtzen

Egunsenti desobedientearen bizipenak eta irakaspenak

Aske Gunearekin izandako lehendabiziko hartu-emana 13an, larunbatean, izan zen. Aske Gunearen inguruan antolatzen ari zena interesgarria zelakoan, Beranduegirako bideo erreportajea egitea bururatu zitzaidan. Horren bitartez hango 8 auzipetuak ezagutzeko aukera izan nuen eta erakutsi zidaten gizatasunak, Bulebarrean sumatu nuen giro biziak eta jendeak zer edo zer berria egiteko grinak eraman ninduten, atxilotzeko agindua jaso zutenean, asteazkenetik ostiralera bitarteko egun eta gau guztiak Aske Gunean pasatzera, asmo bera zuten beste hamabost bat zumaiarrekin batera.
Segi irakurtzen