Alkate izatea negozio borobila da

Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko ohiko kezkak izaten dira. Eta azken urteotan ustelkeria politikoa herri kirol bilakatu delarik, publikoarekiko begirada zorroztu zaigu denoi. Bada, aste honetan Espainiako Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako Ministerioak alkateen soldata publikoak argitaratu ditu. Eta horrek, jakina, zeresana eragin du. Gurean, argazki osoa izateko Ipar Euskal Herriko datuak eta Nafarroakoak –harritzekoa da, baina Espainiako Gobernuaren datuetan ez da Nafarroa azaltzen–  beharko genituzke, baina EAEko alkateen soldatatzarrek berretsi dute politikagintza instituzionala negozio borobila izaten jarraitzen duela. Segi irakurtzen

Israel, Apartheidetik harago

Sadikoa, mendekuzalea, hiltzailea… Nahi beste adjektibo atxiki dakioke palestinarrak azpiratzeko Israelek urtez urte perfekzionatu duen estatu-politikari. Harrigarria ere aipa genezake. Areago  joatea ezinezkoa dirudienean, Israelek katea gehiago estutzeko duen gaitasunagatik. Sentsazio hori barreiatu da pasa den astean. Gazako herritarren aurkako enegarren sarraskiaren zauriak bizirik  daudela –1.900 hildako eta 10.000  auritu inguru–, Israelgo Parlamentuak onartu duen lege berriak harrotu ditu hautsak. Israel juduentzat, eta juduentzat bakarrik, osatutako estatua dela  lege bilakatu dute. Aldeko 62 bozka, kontrako 55 eta 2 abstentziorekin. Hala, juduei esklusibitatean onartu die autodeterminazio eskubidea, koloniak egiteari “balio nazionala” eman eta sustatu eta garatu behar den politika dela dio eta arabiera hizkuntzari ofizialtasuna kendu diote, besteak beste. Estatuaren muinetik at utzi dituzte kristauak, drusoak, beduinoak eta, bereziki, Israelgo herritarren %21 diren palestinarrak. “Sionismoaren historian garai erabakigarria”, adierazi du lehen ministro Benjamin Netanyahuk.

Legearekiko kritiko azaldu direnen artean, asko dira Israel “Apardheida” dela salatu dutenak. Ohiko makulua da gobernu sionista definitzeko Hegoafrikako gobernu zuriak, 1948tik 1990era,  herritar beltzen aurka ezarritako erregimen sozio-politikoari erreferentzia egitea. Hor sortu zen Apartheid hitza, afrikaansez “arrazaren araberako bereizketa”. Apartheidaren amaieran zeresan  handia izan zuen nazioarteko boikot deialdi arrakastatsua ere, Israeli Boikot kanpainaren ispilu izan da. Askotarikoak dira bi erregimenen arteko paralelismoak, baina agerikoa da sionismoak gainditu duela Hegoafrikako supremazisten langa. Noam Chomsky hizkuntzalari eta aktibistak Israel eta Hegoafrikako egoerak oinarrian zertan diren pareko azpimarratu du: “1958an AEBetako enbaxadoreari ondorengoa adierazi zion Apartheidaren Gobernuak: ‘Estatu paria bilakatzen ari gara, Nazio Batuetan asko eta asko gure kontra bozkatzen ari dira. Isolatzen ari gara. Baina horrek ez du axola, inporta duen boto bakarra zuena delako. Zuen babesa dugun heinean, ez du ardura zer egiten duten munduko gainerako herrialdeek’”. Eta ez zen oker. Ondorengo urteetan Apartheida handitu eta garatu zuten, beste 30 urtez. “AEBetako plutokraziaren jarrera aldarazi gabe, Hegoafrikan edo Timorren gertatu bezala, ia ezinezkoa izango da palestinarren egoera aldatzea”. Israelen indarkeriari Apartheid deitzea sionismoari opari egitea dela dio Chomskyk, “bien artean funtsezko ezberdintasun bat dagoelako: Hegoafrikako gobernu arrazistak populazio beltza behar zuen,  bere lan-indarra herrialdearen %85 zen. eta Israelek, aldiz, palestinarrak ez ditu behar, herrialdetik kanpora nahi ditu edo, gehien jota, espetxean”. Izena duen guztia omen denez, has gaitezen bada Israelgo Gobernuaren politika demofobiko eta arrazistei izen eta abizen egokiak jartzen.

Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte. Segi irakurtzen

Motxiladun jeltzaleak

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula kaleko giro politiko apalduko Euskal Herri “normalizatu” honetan 100.000 lagun kalera ateratzea, are gehiago eguraldi petralak PPren nahiekin bat egiten duenean. Iazko 80.000 lagunek, 2014ko 130.000ek edo aurtengo manifestariek, kopuruak kopuru, agerian utzi dute preso politikoen aurkako salbuespen neurriak bertan behera uzteko nahia sakon errotuta dagoela. Euskal Herriko aldarrikapenik zabalena eta transbertsalena izaten jarraitzen du. Segi irakurtzen

Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa: zentro komertzialekoa?

Herri mugimenduak, alderdiak, instituzioak, herri boterea… proiektu eraldatzailearen barruan bakoitzak izan beharreko pisuari buruzko eztabaida lehen lerroan dago, baita Euskal Herrian ere. Galdera berriak agertzen ari dira, gosea baino zaharragoak diren beste batzuen berragerpenarekin batera: “Mugimendu askatzaile batek zer egin behar du, gizartera moldatu ala gizartea eraldatu?”. Ramon Sola kazetariak Gaur8n idatzitako ”Herriari entzutea, hain sinplea baina hain zaila” artikuluari kontrapuntua eskaini nahi diogu, eztabaida bizi-bizirik dagoen seinale. Segi irakurtzen

Aizu, eta kultura?

Arte sorkuntza kritikoa beti izan da deserosoa sistema betikotu nahi dutenentzat; eta hala ere, ez duzu kultura aurkituko eraldaketarako agendaren muinean. Bilboko Alternatiben herrian zergatiei eta konponbideei begira jarri dira Irantzu Lekue artista gasteiztarra, EHZ jaialdiko Pauline Guelle, Iñaki Landa kultur sustatzailea eta hogeiren bat lagun Alternatiben Herrian, Gotzon Barandiaran kulturgilea zirikatzaile lanetan zela. Segi irakurtzen

Intifada bai, baina Palestinako kasta politikoaren aurkakoa

Zenbait politikari palestinarren aldarriek eta nazioarteko masa komunikabideen mezuek irudikatzen dute Palestina beste Intifada baten atarian dagoela. Baina, egiatan hala al da? Palestinarrak prest al daude mundu mailako potentzia militarrik handienetakoari aurre egiteko? Segi irakurtzen

#pressingCUP –Kataluniako ezker independentistaren erronkei begira–

Ordezkaritza hirukoiztu du Kataluniako CUPek. Gorakada horrek prozesu independentistan giltza izateko ardura ekarri dio, eta erantzunkizunekin batera, tamainako erronkak eta presioak ere bai. Info7ko Kalegorrian saioan asteartean gai horri tiraka sortutako hainbat bururapen jarraian.

Segi irakurtzen

Nola abortatu kartzelara joan gabe?

Txileko diktadura odoltsua azkenetan zela, 1989an, abortua –baldintza eta kasu guztietan– debekatu zuen Augusto Pinochet Ugartek. Lege horrek bere horretan jarraitu du gaurko egunera arte. Txiletarren gehiengoa ez dago ados eta legea moldatzearen aldeko jarrera hori probestu du Miles taldeak munduari buelta eman dion kanpaina bat abiatzeko. Abortatzeko eskubidearen urraketaren ondorioz, legeak krimentzat hartzen ez dituen abortu bakarrak istripuz izandakoak direla salatu dute. Segi irakurtzen

Herri komunikabideak: militantzia eta profesionaltasuna

Madrilgo Diagonaleko Pablo Elorduy eta Kataluniako La Directako Ferran Domenech kazetariek hitzaldi bira txikia –Gasteiz, Santurtzi, Iruñea– egin dute gurean. Herri kazetaritzaz duten ikuspegia bertoko zenbait esperientziarekin partekatu dute. Sintonia eta elkar-ezagutza handia dagoela proiektuen artean argi geratu zen Gasteizko gaztetxean, Topatuko Iraitz Salegi eta Ahotsako Angel Llamas ‘Pitu’rekin batera emandako hitzaldian. Ideia esanguratsuenak bildu ditugu. Segi irakurtzen