Palestinako Agintearen estrategia Israelen okupazioa iraunarazteko

Palestinako Aginte Nazionala (PA) Zisjordania eta Gazako Zerrenda kudeatzen dituen administrazioa da. Palestinaren Askapenerako Erakundearen –erresistentzia mugimenduak biltzen zituen erakundea– eta Israelen arteko Osloko negoziazioen ondorioz sortu zen PA, Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz. Hori da paperaren gainean idatzita dagoena, behintzat. Izan ere, errealitatea oso bestelakoa da. Urteen poderioz Palestinako elite kapitalistak aberasteko gune bilakatu da Al-Fatah alderdiaren eskutik. Baita bere bide diplomatikoarekin bat egiten ez duten palestinarren aurkako tresna errepresibo bihurtu ere, Israelen gobernu sionistarekin duen kolaborazio estuaren bitartez. Segi irakurtzen

Mugikorren estaldura ere okupatutako eremua da Palestinan

Zisjordaniako kolono israeldarrek 3G edo 4G sare estaldura azkarraz gozatzen duten bitartean, palestinarrak gaitasun urriko 2G sareak erabiltzera mugatuta daude. Palestinarrei mugikorren azpiegitura modernoa eraikitzeko beharrezkoak diren lur, ekipamendu eta frekuentzia elektromagnetikoak mugatu dizkiete Israelgo agintariek. Okupazioaren eragin zuzena maila horretara ere heltzen da.  Segi irakurtzen

Palestinako errefuxiatuen diskriminazioa Libanon

Orain dela sei hamarkada milaka palestinar etxea utzi behar izan zuten. Bortxaz. Horietako askok Libanora jo zuten, baina urteen poderioz han ere bazterketa ezagutu dute. Lan eremua da horren adibidea. Lege diskriminatzaileak eta aurreiritziz jositako jarrerek behartuta, jatorri palestinarreko libanoarren lan-baldintzak gainerako herritarrenak baino okerragoak dira. Segi irakurtzen

Palestinarrak baztertzen dituen errepide sistema

Palestinan matrikularen koloreak zehazten du zein errepidetan sartzerik dagoen. Israeldarrek eta kolonoek bakarrik erabili ahal duten errepide sistema eraiki du Israelgo Gobernuak.

Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoa eta ARGIAren arteko elkarlanari esker euskaratutako infografia. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratu dugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz.

Kalitate handiz deskargatzeko: VP-Segregated-Roads-Basque.jpg
– Infografiak kalean jartzeko edo erakusketa batean erabiltzeko asmoa izanez gero, guri emailez jakinaraztea eskertuko genizueke.

20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko

Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea.

Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoa eta ARGIAren arteko elkarlanari esker euskaratutako infografia. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratu dugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz.

Kalitate handiz deskargatzeko: VP-AIDA-Oslo-Basque.jpg
– Infografiak kalean jartzeko edo erakusketa batean erabiltzeko asmoa izanez gero, guri emailez jakinaraztea eskertuko genizueke.

Zeinek urratu ditu Palestinaren eta Israelen arteko su-etenak?

Palestina eta Israelen arteko gatazkaren historian ugariak izan dira su-etenak, baita haien urraketak ere. Adostutakoa bi aldeek noiz edo noiz bete ez badute ere, datuei erreparatuta Israelen erantzunkizuna nabarmentzen da.
Segi irakurtzen

Palestina eta Israelen arteko gatazkaren bortizkeriaren kronologia

2000ko irailetik hona, maila kuantitatiboari dagokionez, gatazkak eragin dituen biktimak eta hiltzaileak agerian uzten dituen infografia.
Segi irakurtzen

Atxiloketa administratiboa: Israelek palestinarrak frogarik gabe gatibu hartzeko sistema

Gaur egun Israelgo kartzeletan 540 preso palestinar daude atxiloketa administratibopean. Justiziaren aurrera eraman gabe, atxilotua kartzelan nahi arte mantentzea ahalbidetzen duen araua da.
Segi irakurtzen

Palestina ikusarazten: okupazioaren bidegabekeriak ulertzeko infografiak euskaraz

Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoaren eta ARGIAren arteko elkarlanari esker hamar infografia euskaratu ditugu. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratuko ditugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz. Segi irakurtzen

Zisjordaniako harresia: Israelek ez du nazioarteko legea betetzen

2004ko uztailean Nazioarteko Justizia Auzitegiak Palestinako Zisjordania isolatzen duen harresia legez kanpokoa zela ebatzi bazuen ere, 10 urte eta gero Israelek legea urratzen jarraitzen du.

Segi irakurtzen