Italiako Blu artista ezagunak bi mural egin ditu Errekaleorren

Errekaleor auzo autogestionatuko hormek mundu mailako muralgintzan puntan dabilen egile baten bi lan jaso dituzte. Italiko Blu kale-artista ezagunak tamaina handiko bi mural margotu ditu, bere webgunean jakitera eman duenez. Gai sozialak landu izan ditu, tartean etxebizitzaren espekulazioa. Mundu osoko hainbat hiritan ikus daitezke Blu-ren lanak. Ez da kasualitatea Gasteizko Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eraitsi nahi dituen hormak aukeratu izana. Segi irakurtzen

Jerusalem, pertsona guztientzako hiria?

Arrazakeria errazagoa da ikusten txiste batean estatu egitura oso batek pentsatu, diseinatu eta inposatu duen legedi batean baino. Horren adibiderik garbienetako bat Palestinako hiriburu okupatuan daukagu. Jerusalemgo udal gobernuak 2020. urteari begira aurkeztu duen planak aukera paregabea eman digu Israelen instituzionalizatutako arrazakeria erakusteko eta salatzeko. Halaxe diote agintari sionistek: “asmoa da arabiarren hazkunde demografikoa galaraztea, hiritarren %40a izatera hel ez daitezen”. Israelen orokorrak diren jatorriaren araberako eskubide murrizketei, Jerusalemen planifikatutako plan demografikoa gehitu diote. Visualizing Palestine kolektiboaren azken infografia gai honi heldu dio, Israelgo politika eta lege baztertzaileen sare konplexuari argitasuna emateko . Segi irakurtzen

“Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!”

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.

Segi irakurtzen

Zezenketak dinosaurioen arora bidal ditzagun

Zezenketen abolizioaren aldeko borroken Frantziako federazioaren azken bideoa asko zabaltzen ari da sarean. Eta egia esan, bideoa ikusita, nekez geratuko zara indiferente mezua, irudiak eta efektu bereziak ederki josi dituztelako bideo labur batean. Bideoaren mezu laburrak euskaratuta ekarri dugu bideoa gurera. Segi irakurtzen

Espainiako eta Kataluniako eskuina haserretu du Nicolas Maduroren argazkiak Herrialde Katalanetako banderarekin

Nicolas Madurori buruzko dokumental baten aurkezpenean, dokumentalgile katalanek Venezuelako presidentearekin egindako argazkiak eragin du Espainiako unionismoa eta Kataluniako eskuinaren haserrea. Herrialde Katalanetako Itaca talde internazionalistak zabaldu du irudia. Segi irakurtzen

Historiako 100 argazkirik indartsuenak

AEBtako Time aldizkari ezagunak eskatu die nazioarteko zenbait historialari, editore, arte komisario eta argazkilariri historian gordeta geratu(ko) diren 100 argazkiak aukeratzeko. Segi irakurtzen

Donald Trumpen aurkako ‘trolleoak’ ez du etenik

Asko saiatuta ere gutxitan ikusten da hain denbora tarte txikian hainbesteko kontrakotasuna bildu duen politikaririk. Donald Trump errepublikarrak lortu du azken hilabeteotan egindako adierazpen xenofobo, matxista, neoliberal eta abarren eraginez (zerrendatzeak luzeegi joko luke). AEBetako mugak gainditu dituzte bere eta berak ordezkatzen duenaren aurkako kanpainek. Kritika zorrotzaz gain, umorea ez da falta izan, Danimarkako autobusetan egindako kanpaina kasu. Segi irakurtzen

“Patriarkatuarena da nahi dugun heriotza bakarra”

Eskolatik atera, bahitu, drogatu, bortxatu, torturatu eta hil. Hilaren hasieran 16 urteko Lucia Perez argentinarrari bi gizonek egindakoa izan da azken tanta, honezkero oso beteta dagoen matxismoaren biolentziaren edalontzian. Eta horri aurre egiteko kalera atera dira milaka emakume Argentinan, Mexikon, Txilen eta Hego Amerikako beste hainbat herritan; “Ni una menos” (ezta bat gutxiago ere) leloaren atzetik. Gorroto, bortizkeria eta feminizidioen aurkako greba eta manifestazioen irudi ikusgarriak bildu ditu Huffintong Post agerkariak. Segi irakurtzen

Gaza: kontatu gabeko istorioa

2.219 palestinar hil zituen Israelgo armadak 2014an Gazaren aurka abiatutako erasoaldian. Halere, gertaera ez dago osorik idatzita. Hil zituzten palestinarren erdia errefuxiatuak ziren. Yafa, Salama, Isdud… beren herria atzean utzi behar izan zuten hainbatek Israelgo soldaduen eta mertzenarioen beldur 1948an. Palestinarrek garai horri ‘Nakba’ deitzen diote: hondamendia. Israelgo Estatuaren sorrera ekarri zuen orduko sarrakiak eta 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik bota edo ihes egin behar zuten. 190.000 lagunek Gazan hartu zuten babes. Horietako batzuk eta beren ondorengoak dira 2014ko erasoan Israelek hildakoak, beren herrian errefuxiatu bizi zirenak. Orotara 1.236 barne-errefuxiatu palestinar hil zituen Isralek, horietatik 309 umeak ziren.

Kalitate handiz deskargatzeko: GazaKontatuGabekoIstorioa.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako infografia.

Palestinako Agintearen estrategia Israelen okupazioa iraunarazteko

Palestinako Aginte Nazionala (PA) Zisjordania eta Gazako Zerrenda kudeatzen dituen administrazioa da. Palestinaren Askapenerako Erakundearen –erresistentzia mugimenduak biltzen zituen erakundea– eta Israelen arteko Osloko negoziazioen ondorioz sortu zen PA, Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz. Hori da paperaren gainean idatzita dagoena, behintzat. Izan ere, errealitatea oso bestelakoa da. Urteen poderioz Palestinako elite kapitalistak aberasteko gune bilakatu da Al-Fatah alderdiaren eskutik. Baita bere bide diplomatikoarekin bat egiten ez duten palestinarren aurkako tresna errepresibo bihurtu ere, Israelen gobernu sionistarekin duen kolaborazio estuaren bitartez. Segi irakurtzen