Israel, Apartheidetik harago

Sadikoa, mendekuzalea, hiltzailea… Nahi beste adjektibo atxiki dakioke palestinarrak azpiratzeko Israelek urtez urte perfekzionatu duen estatu-politikari. Harrigarria ere aipa genezake. Areago  joatea ezinezkoa dirudienean, Israelek katea gehiago estutzeko duen gaitasunagatik. Sentsazio hori barreiatu da pasa den astean. Gazako herritarren aurkako enegarren sarraskiaren zauriak bizirik  daudela –1.900 hildako eta 10.000  auritu inguru–, Israelgo Parlamentuak onartu duen lege berriak harrotu ditu hautsak. Israel juduentzat, eta juduentzat bakarrik, osatutako estatua dela  lege bilakatu dute. Aldeko 62 bozka, kontrako 55 eta 2 abstentziorekin. Hala, juduei esklusibitatean onartu die autodeterminazio eskubidea, koloniak egiteari “balio nazionala” eman eta sustatu eta garatu behar den politika dela dio eta arabiera hizkuntzari ofizialtasuna kendu diote, besteak beste. Estatuaren muinetik at utzi dituzte kristauak, drusoak, beduinoak eta, bereziki, Israelgo herritarren %21 diren palestinarrak. “Sionismoaren historian garai erabakigarria”, adierazi du lehen ministro Benjamin Netanyahuk.

Legearekiko kritiko azaldu direnen artean, asko dira Israel “Apardheida” dela salatu dutenak. Ohiko makulua da gobernu sionista definitzeko Hegoafrikako gobernu zuriak, 1948tik 1990era,  herritar beltzen aurka ezarritako erregimen sozio-politikoari erreferentzia egitea. Hor sortu zen Apartheid hitza, afrikaansez “arrazaren araberako bereizketa”. Apartheidaren amaieran zeresan  handia izan zuen nazioarteko boikot deialdi arrakastatsua ere, Israeli Boikot kanpainaren ispilu izan da. Askotarikoak dira bi erregimenen arteko paralelismoak, baina agerikoa da sionismoak gainditu duela Hegoafrikako supremazisten langa. Noam Chomsky hizkuntzalari eta aktibistak Israel eta Hegoafrikako egoerak oinarrian zertan diren pareko azpimarratu du: “1958an AEBetako enbaxadoreari ondorengoa adierazi zion Apartheidaren Gobernuak: ‘Estatu paria bilakatzen ari gara, Nazio Batuetan asko eta asko gure kontra bozkatzen ari dira. Isolatzen ari gara. Baina horrek ez du axola, inporta duen boto bakarra zuena delako. Zuen babesa dugun heinean, ez du ardura zer egiten duten munduko gainerako herrialdeek’”. Eta ez zen oker. Ondorengo urteetan Apartheida handitu eta garatu zuten, beste 30 urtez. “AEBetako plutokraziaren jarrera aldarazi gabe, Hegoafrikan edo Timorren gertatu bezala, ia ezinezkoa izango da palestinarren egoera aldatzea”. Israelen indarkeriari Apartheid deitzea sionismoari opari egitea dela dio Chomskyk, “bien artean funtsezko ezberdintasun bat dagoelako: Hegoafrikako gobernu arrazistak populazio beltza behar zuen,  bere lan-indarra herrialdearen %85 zen. eta Israelek, aldiz, palestinarrak ez ditu behar, herrialdetik kanpora nahi ditu edo, gehien jota, espetxean”. Izena duen guztia omen denez, has gaitezen bada Israelgo Gobernuaren politika demofobiko eta arrazistei izen eta abizen egokiak jartzen.

350 ume palestinar gatibu dira Israelgo espetxeetan

12 eta 17 urte bitarteko ehunka haur palestinar espetxeratzen dituzte urtero-urtero Israelen. Batezbeste urtero, 500 eta 700 ume artean, Palestinako Defense for Children International erakundeak emandako datuek diotenez. Adameerrek, preso palestinarren elkarteak, egindako azken kontaketaren arabera, 2018ko apirilean 304 ziren Israelgo kartzeletan zeuden ume palestinarrak, horietako gehienak etxetik urrun. 2000tik hona, Palestinako 12.000 haur baino gehiago atxilotu dituzte. Israelek haurrei egotzitako deliturik ohikoena harriak jaurtitzea da eta, Israelgo lege militarraren arabera, delitu horren zigorra 20 urtera arteko espetxealdia da.

Infografia kalitate handiz deskargatzeko: Umeak-espetxean-EUS.pdf

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana.

Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte. Segi irakurtzen

Ahed Tamimik ez du epaiketa justurik izango

2017ko abenduaren 20an, Israelgo okupazio indarrak Zisjordaniako Nabi Saleh herriko etxe batera sartu ziren eta 16 urteko palestinar bat atxilo eraman zuten. Gazte hori Ahed Tamimi da eta askatasunaren aldeko palestinarren borrokaren ikono bihurtu da. Igandean –martxoak 11– epaituko du Israelgo epaitegi militar batek. 10 urteko espetxe zigorra jaso lezake.

Segi irakurtzen

Motxiladun jeltzaleak

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula kaleko giro politiko apalduko Euskal Herri “normalizatu” honetan 100.000 lagun kalera ateratzea, are gehiago eguraldi petralak PPren nahiekin bat egiten duenean. Iazko 80.000 lagunek, 2014ko 130.000ek edo aurtengo manifestariek, kopuruak kopuru, agerian utzi dute preso politikoen aurkako salbuespen neurriak bertan behera uzteko nahia sakon errotuta dagoela. Euskal Herriko aldarrikapenik zabalena eta transbertsalena izaten jarraitzen du. Segi irakurtzen

Jerusalemen bizitzeko baimenik ez

1967an Jerusalem Ekialdea legez kontra okupatu eta beretu zuenetik, Israelek “bizilagun iraunkorrak” izeneko estatusa sortu zuen Jerusalemgo palestinarrentzat. Ordutik hona palestinarren hazkunde galarazteko neurriak abiatu ditu. Horietako bat da bizileku-baimena ukatzea.

Segi irakurtzen

Trump vs adostasun globala

Abenduaren 6an Amerikako Estatu Batuetako gobernuak, unilateralki, legitimatu zuen hiri bat bortxaz okupatu eta anexionatzea, Jerusalem Israelgo hiriburu izendatuz eta enbaxada hara mugitzeko asmoa erakutsitz. Israelek ‘hiri santua’ gerran okupatu (1948) eta beretu (1967) zuenetik, lehen mailako lehen aitortza ofiziala da. Segi irakurtzen

Apartheida da Trumpek Israelgo hiriburu izendatutakoa

Mendebaldeko Jerusalemen garbiketa etnikoa egin zuten 1948an, ez zuten palestinarren arrastorik utzi. Hiriaren gainerako tokiak 1967an anexionatu zituen Israelek bortxaz, baita han bizi ziren palestinar guztiak ere. Gaur egun, Israelen menpeko Jerusalemgo udalerriak apartheid politikak eta legeak sustatzen ditu, palestinarren hazkundea galarazteko, biztanleriaren %40 baino gehiago izan ez daitezen. Segi irakurtzen

Kapitalismoari aurre egin gabe, arrazakeria ezabatzen saiatu zen ikonoa

David Rockefeller, Bilderberg Kluba sortu eta CIA diruz lagundu zuen milloiduna Nelson Mandelarekin. CIAren parte-hartzea ezinbestekoa izan zen Mandela atxiltzeko, eta ondoren 27 urtez espetxean izateko.

David Rockefeller, Bilderberg Kluba sortu eta AEBtako CIAren lana diruz lagundu zuen milioiduna Nelson Mandelarekin. CIAren parte-hartzea ezinbestekoa izan zen Mandela atxiltzeko, eta ondoren 27 urtez espetxean izateko.

Gaur, abenduak 5, munduko agintariak Nelson Rolihlahla Mandelaren izaera goraipatzen ari dira, heriotzaren laugarren urteurrenarekin bat. Hegoafrikako Apartheidaren aurkako borrokan “terrorista” izandakoa, bakearen aldeko ikur dugu egun, baita gerra eta biolentzia munduan barreiatzen ari diren agintarien ahotan ere. Nolatan bada? Segi irakurtzen

Gladys del Estal ETAk hil zuela argitaratu du El Diario Vascok

Jose Martínez Salas guardia zibilak buruan tiro bat emanez hil zuen 23 urteko Gladys del Estal donostiarra 1979ko ekainean. Espainiako Gobernuak Euskal Herrian eraiki nahi zituen zentral nuklearren aurka Tuteran egindako protesta batean izan zen. Bada, atzo –azaroak 9–, Vocento taldeko egunkariak, Lemoizko zentralaren inguruko erreportaje batean, argitaratu du ETAk hil zuela Gladys del Estal. Segi irakurtzen