Belaun aldia

Katalunian, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko hiri askotan, kalera atera dira milaka lagun. Gehienak gazteak. Atxilotutakoak, begia galdu dutenak eta han eta hemen eraikitako barrikada atzean daudenak ere oso gazteak dira. Eta askok, seguruena, azken asteotan ezagutu du Pablo Hasélen musika, baina sumina eragin du kasuaren gordinak: diktadura batean aterpe hartuta ihes eginda dagoen errege frankista ustelaz abesteagatik espetxean da beste abeslari bat, “ezkerreko” gobernu baten agindupean. Baina kasua pizgarri besterik ez da izan, pandemia, debeku, kontrol, prekarietate eta frustrazioa bidaide dituen belaunaldiarentzat. Irudian: Bartzelonako protesta eta istiluetan atxilotutako 130 lagunetako bat –igandera arteko datuen arabera–.

Argazkia: Jordi Borràs
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.